Abian da Arnasetik bideosormen lehiaketaren V. edizioa, eta aurten berrikuntza garrantzitsu batekin dator: ikastetxeei baliabide gehiago eskaintzeko asmoz, bideo sorkuntzari buruzko doako webinarra antolatu da. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, beraz, ez galdu aukera zure tokia erreserbatzeko!
Saioa irakasleei zein ikasleei zuzenduta dago, eta irailaren 29an egingo da, online, 09:00etan (ordubeteko iraupena izango du). Parte-hartzaileek gidoigintzari zein bideo-edizioari buruzko gakoak, tresnak eta argibide praktikoak jasoko dituzte Maite Alonso eta Unai Ruiz bideo sortzaile eta Zine-Lab kolektiboko kideen eskutik.
Webinarrean parte hartu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen Arnasetik webgunean formularioa betez!
