Arnasetik bideosormen lehiaketaren bosgarren edizioan parte hartzeko epea itxi da jada. Guztira, 260 bideo baino gehiago jaso ditugu! Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Lehiaketa honen xedea da euskararen arnasguneen garrantzia gizarteratzeaz eta hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragiteaz gain, ikus-entzunezko komunikazio modu berriekin esperimentatzeko aukera ematea.
Oinarriak betetzen dituzten bideoak ikusgai izango dira webgunean eta YouTuben azaroaren 5tik aurrera eta lanik gustukoena bozkatu ahal izango duzue web-orrialde honetan azaroaren 5etik 13ra bitarte.
Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 26an izango da Lekeitioko Ikusgarri Zineman eta gustu handiz gonbidatzen zaituztegu denok bertara.
