Bozkatu zure lanik gustukoena azaroaren 16a baino lehen!

Arnasetik bideosormen lehiaketaren laugarren edizioan parte hartzeko epea itxi da jada. Guztira, 200 lan baino gehiago jaso ditugu! Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Lehiaketa honen xedea da euskararen arnasguneen garrantzia gizarteratzeaz eta hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragiteaz gain, ikus-entzunezko komunikazio modu berriekin esperimentatzeko aukera ematea.

Bideoak ikusgai daude jada webgunean eta YouTuben eta sormen lanik gustukoena bozkatu dezakezue web-orrialde honetan azaroaren 6tik 16ra bitarte.

Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 27an izango da Leitzako Herri Aretoan eta gustu handiz gonbidatzen zaituztegu denok bertara.