Arnasetik 2024 · Zer da?

Zer da

Sortu zure istorioa! LH5-DBH4 bitarteko gaztea zara? 

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da…  lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…

Arnasetik bideosormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra).

Zalantzak: arnasagara@gmail.com

SARIAK

2.000 euro egongo dira 4 kategorietan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokidea izango du.

  • LH 5-6  kategoriako lanik  onena (500 euroko sari baliokidea).
  • DBH 1-2 kategoriako lanik  onena  (500 euroko sari baliokidea).
  • DBH 3-4  kategoriako lanik  onena (500 euroko sari baliokidea).
  • Publikoaren saria (500 euroko sari baliokidea).

500 euroko sari baliokide bakoitza IrisarriLand-en, Durangoko Azokan edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.

*Sunbila eta Hiruko ihes geletan adin txikikoek adin nagusi batekin joan beharko dute.

Oinarriak

Arnasetik bideosormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra). Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk sustatutako ekimena da, eta udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztu nahi du. Gaur egungo gazteen komunikazio-hizkuntzara eta teknologia berrietara egokitutako lehiaketa da, eta teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak landuko dira. Hala, euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezko piezen eta sormen lanen erakusleiho bihurtuko da Arnasetik.

Gazteen etorkizunerako begirada sortzaileak pizteko asmoarekin, lehiaketan modu ezberdinetan parte-hartzeko aukera egongo da eta kategoria ezberdinetako sariak egongo dira. Horrek esan nahi du banaka, talde lanean edo-eta eskolartekoan jorratu daitezkeela lanak.

Kategoriak

Adinaren arabera sailkatutako hiru kategoria daude eta kategoria bakoitzak aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izango dira.

*Formatuak:

  • Irudia/testua PDF formatuan
  • Audioa MP3 formatuan
  • Bideoa MP4 formatuan

ARNASETIK LH 5-6:Txokorako bidea

Seguru gaude zuen herrian mila txoko berezi eta kuttun daudela. Aukeratu bat edo batzuk eta kontatu zerk egiten dituen berezi, norekin eta noiz joaten zareten…

ARNASETIK DBH 1-2: Prestatu nirekin

Urte guztia noiz iritsiko zain egoten zareten egun handi hori zein da? herriko jaia, inauteriak, azoka bereziaren eguna…
Erakutsi zerk egiten duen berezi, nola prestatzen zareten…

ARNASETIK DBH 3-4: Bosteko katea

Beste norbaiten larruan jartzeko aukera izango bazenute, zuen herriko nor izan nahiko zenukete eta zergatik? Galdera honi erantzunez osatu bosteko katea.

Parte hartzeko epea bukatu da

Lanak aurkezteko epea amaitu da. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!