Euskararen arnasguneak: definizioaren eta erronken berrikuspena
Azken bost urteetan zehar ARNASGUNEen gainean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMAren), Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren (HPSren) artean sendotu den lankidetzaren emaitza da dokumentu hau, eta helburu du etorkizunean arnasguneek leuzkaketen erronkak eta ekintzak zehazteko abiapuntuko tresna izatea.
Edozein hizkuntza gutxituren indarberritze prozesuan hiztun dentsitate handiko guneek, euskararen kasuan arnasgune deitu direnek, izaera berezitua dute, eta ekarpen esanguratsua egiten diote indarberritzen ari den hizkuntzari. Euskararen arnasguneen bilakaera soziolinguistikoaren aldaketez jabeturik eta arnasgune kontzeptuak berak hartu dituen adiera sozial ezberdinen gaineko irakurketa eginik, erronka gisa hartu dugu hiru erakundeok, alde batetik, ARNASGUNE kontzeptuaren berrikuspena egitea, eta bestetik, euskararen indarberritzean eremu honi begira ditugun erronkak zehaztea.