Arnasetik 2026 · Zer da?

Zer da

Sortu zure istorioa! LH5-DBH4 bitarteko gaztea zara? 

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da…  lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…

Arnasetik bideosormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra).

Zalantzak: arnasagara@gmail.com

SARIAK

2.000 euro egongo dira 4 kategorietan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokidea izango du.

  • LH 5-6  kategoriako lanik  onena (500 euroko sari baliokidea).
  • DBH 1-2 kategoriako lanik  onena  (500 euroko sari baliokidea).
  • DBH 3-4  kategoriako lanik  onena (500 euroko sari baliokidea).
  • Publikoaren saria (500 euroko sari baliokidea).

500 euroko sari baliokide bakoitza IrisarriLand-en, Durangoko Azokan edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.

*Sunbila eta Hiruko ihes geletan adin txikikoek adin nagusi batekin joan beharko dute.

Oinarriak

Arnasetik bideosormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra). Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk sustatutako ekimena da, eta udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztu nahi du. Gaur egungo gazteen komunikazio-hizkuntzara eta teknologia berrietara egokitutako lehiaketa da, eta teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak landuko dira. Hala, euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezko piezen eta sormen lanen erakusleiho bihurtuko da Arnasetik.

Gazteen etorkizunerako begirada sortzaileak pizteko asmoarekin, lehiaketan modu ezberdinetan parte-hartzeko aukera egongo da eta kategoria ezberdinetako sariak egongo dira. Horrek esan nahi du banaka, talde lanean edo-eta eskolartekoan jorratu daitezkeela lanak.

Kategoriak

Adinaren arabera sailkatutako hiru kategoria daude eta kategoria bakoitzak aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izango dira.

*Formatuak:

  • Irudia/testua PDF formatuan
  • Audioa MP3 formatuan
  • Bideoa MP4 formatuan

ARNASETIK LH 5-6:Dakienak, ba al daki?

“Daki ala ez daki?” lehiaketa formatuan, herriko berezitasun, esamolde eta xelebrekerien inguruko galdera-erantzunen lehiaketa egin beharko duzue herrian zehar. Lehiakideek aurkezleak egindako galderari zuzen edo oker erantzungo dioten herritarrak bilatu beharko dituzte herrian barna.

ARNASETIK DBH 1-2: Prestatu nirekin

Etorri berri den ikaskide bati, zuen herria, ohiturak eta berezitasunak erakutsi beharko dizkiozue. “Bertso Dub” formatuan, musika eta mugimendua adieraziz, nola emango zenioke ongi etorria arnasgune batera etorri berri den kide bati?

ARNASETIK DBH 3-4: Eusle mode on

Sare sozialak egun komunikaziorako kanal garrantzitsuetako bat dira. Askotan, batek gaztelera erabiltzen duenean, nahiz eta denok euskaraz jakin, hizkuntzaz aldatzeko tendentzia izan ohi da. Honi buelta ematea izango da bideoaren helburua. Adierazi ohikoa den elkarrizketa digital bat euskararen erabilera sustatzeko keinuei garrantzia emanez.

Izena eman

Izena emateko epea irailaren 15ean zabalduko da.