Euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzea eta dagokien aitortza egitea dira ekimen honen oinarri nagusiak. Hiztun komunitate sendo bati esker, euskaraz modu naturalean bizi daitezkeen udalerriek dute arnasgune izendapena, eta funtsezkoak dira Euskal Herri euskaldunago bat lortzeko. Arnasa Gara kanpainak balioan jarri nahi ditu herriok, eta errekonozimendua adierazi nahi die urteetan euskararen ongizatearen alde izandako jarrerarengatik. Sustatzaileak UEMA, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua dira.
Hauek dira garatu diten kanpainak:
2019: Webseriea
2019an Arnasa Gara kanpaina garatu zuen Hiruko Itunak UEMArekin batera. EiTB-k ekoitzitako ‘Kartzela’ serie digitala eta herriz herri egindako ekitaldiak izan ziren kanpainaren muina. Denetara 21 herrietan egin ziren aurkezpen ekitaldiak eta 1.000 lagun baino gehiago batu ziren, kezkak, gogoetak eta erronkak konpartituz.
2021: Egunerokoan zer?
2021ean Arnasa Garak bigarren kanpaina abiatu zuen, aurreko kanpainatik ateratako ondorioetan sakontzeko helburuarekin. ‘Arnasa Gara – egunerokoan zer?’ kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landu zituen astean behin sareratuko esketx baten bidez, aurreko kanpainan ateratako ondorioak oinarri hartuz. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazo eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.
2022/2023: Arnasetik bideosormen lehiaketa
Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH-4ra) eta udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztu nahi du. Gaur egungo gazteen komunikazio-hizkuntzara eta teknologia berrietara egokitutako lehiaketa da, eta teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak landuko dira. Hala, euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezko piezen eta sormen lanen erakusleiho bihurtuko da Arnasetik. Gazteen etorkizunerako begirada sortzaileak pizteko asmoarekin, lehiaketan modu ezberdinetan parte-hartzeko aukera egongo da eta kategoria ezberdinetako sariak egongo dira. Horrek esan nahi du banaka, talde lanean edo-eta eskolartekoan jorratu daitezkeela lanak.
Kontaktua: arnasagara@gmail.com